Astekaria

Atal honetan, hau da, astekarian edo egunerokoan ikasketari buruz astero sarrera egiten joango naiz. Bestalde, ikasitakoari buruz hausnarketak egingo ditut, nola sentitu naizen, baita nire ideien eboluzioa ere ikusiko ahal izango dugu.


2015eko Urriaren 15ean eta 16an
Aste honetan, ikasgaiaren aurkezpena izan dugu. Ikasgai honetan zer egingo dugun, zer lan egingo dugun eta nola planteatuko den ikasiko dugun materiala ikusi dugu. Horretaz aparte, IKTeei buruz zer dakigun aztertu egin dugu. “IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia” artikuluarekin hasi gara. Dokumentua irakurri ondoren, mapa kontzeptuala egin behar izan dugu, artikuluaren ideia nagusiak islatzeko asmoz. Oso artikulu interesgarria iruditu zait, IKTak gure gizartean duten garrantzia ezagutzeko, eta gaurko eskolan zer eragina duten. Mapa kontzeptuala egiten, horri buruzko nituen ideiak berritu ditut eta eskolako ikuspuntutik ikusteko aukera izan dut. Horretaz gain, ikasle fitxa egin behar izan dugu, gure datu orokorrak islatuz. Azkenik, ostiraleko saioa oso garrantzitsua eta askoz sakonagoa izan da. IKTeei buruzko idei orokorrak birpasatu ditugu, hainbat kontzeptu ahaztuta nituen eta. Taldeka egin dugu lan, nire kasuan, hirunaka, galdetegi bat erantzun dugu IKTei buruzko galdera desberdinekin. Primeran datorkigu mota honetako ariketak egitea, azken finean, etorkizunean, gaur egun bezala, teknologia berriak oso garrantzitsuak dira eta horien erabilera egokia egiteko behar beharrezkoa iruditzen zait teknologiaren oinarrizko kontzeptuak ezagutzea.


2015eko Urriaren 22an eta 23an
Gaurko IKT klasean, blogan bertan alda ditzakegun hainbat elementu pertsonalizatu ditugu. Esaterako, perfila, sarrerak, tituluen, testuaren, dataren… kolorea; baita klaseko kideei eta blogaren sarrera gehitu ditugu blogaren ezkerraldean.
Gero, Josune irakasleari eman dizkiogu gure blogaren helbideak, berak ebalua dezan. Amaitzeko, blogaren oinarria gehitu dut, esanez, zertaz osatuko dudan nire bloga.


2015eko Urriaren 29an eta 30ean
Aste honetan, blogeko orri nagusian, sarrera batzuk egin ditugu guztion artean. Sarrera hauek, Youtube-tik eta Vimeo-tik bideoak hartzea eta igotzean, liburuak sartzean, Issuu-tik liburuetako link-ak igotzean eta diapositibak sartzean datza. Nire kasuan, Youtube-tik bideoak sartzen banekien baina gainerako jarduera guztiak berriak izan dira.
Landu dugun beste gauza bat, honekin lotuta, lizentzia bat edukitzea gure blogan izan da. “Creative Commons” web-orriarekin, gure lizentzia egin dugu, bideoak edo dana dalakoa igo ahal izateko. Lizentzia hau ez edukiz gero, bideo hauen autoreen baimena izan beharko genuke gure blogan sartzeko. Gainera, atal hau oso interesgarria eta baliagarria dela iruditu zait; zeren eta gehienetan, Interneteko materiala erabiltzen baitugunean, ahazten zaigu material hori norbaitena da eta egiten hari garena, “copyright” izeneko ekintza bat da. Horrexegatik, hain garrantzitsua da lizentziaren asuntoa, arazoak ekiditzeko.
Aste honekin amaitzeko, taldeak egin ditugu eta galdera batzuk erantzun ditugu. Nire taldean, galderak banatu ditugu eta kide bakoitzak galdera bana erantzun du. Talde guztiak amaitu eta gero, taldeko kide bat azaldu du tokatu zaion galdera eta beste taldekideak lagundu diogu.


2015eko Azaroaren 5ean eta 6an
Aste hau, DAL astea izan da. Orduan, dakizuenez, ez dugu IKT klaserik eduki.


2015eko Azaroaren 12an eta 13an
Aste honetan eduki dugun bi egunetan egin duguna, hurrengoa izan da: lehenengoz, Word-arekin lan egin dugu, erraminta berriak ezagutzen, esaterako, nola ordenatu izenak alfabetikoki botoi bat sakatuz, nola sartu hiperbinkuluak, dokumentuaren eskema bat egin, modu sistemtikoan aurkibidea egin, nola zenbatu orrialdeak eta zenbakia kokatu, besteak beste. Ariketa hau, bakarka ikasi dugu egiten, eta gero taldeka, ariketatxo bat egin behar izan dugu ikasi dugunarekin. Amaitu eta gero, egela-ra igo dugu taldearen dokumentua. Nire taldean, oso ondo funtzionatu dugu eta ikusi da ondo jakin dugula teoria praktikara eramaten.
Izan dugun bigarren egunean, proiektuarekin hasi gara. Proiektua nola egin beharko dugun azaldu digu Josunek pixka bat  eta ondoren, taldeka jarri gara. Lehenengo eta behin, talde kooperatiboak ondo funtziona daitezen, estrategia batzuk ikusi ditugu. Gero, “Los jetas y los pasotas.” artikulua irakurri dugu. Artikulua asko gustatu zait, zeren eta oso ondo azaltzen baitu ikasgeletan beti dagoela pasotaren edo jetaren bat. Gainera, honelako pertsona batek zure taldean badago, nola jokatu behar dugun, haiek zutaz ez aprobetxatzeko. Baita ere esan behar dut, oso zaila iruditzen zaidala teoria hau praktikara eramatea, azken finean, talde bateko pasota bat lagunmin bat badu talde berean, elkar babestuko dira eta horren aurrean, ez dago ezer eginik. Kasu hauetan, ezinbestekoa da irakaslearen papera. Irakasleak pasu egin ordez, taldearekin hitz egin eta arazoa konpondu beharko zukeen; hori bai, lehenengoz, taldekideen artean konpondu ezin badute.


2015eko Azaroaren 19an eta 20an
Aste honetan, proiektuarekin jarraitu dugu. Taldeak sortuta eta artikulua irakurrita, Googlesites bat zabaldu dugu taldeka. Espazio honen helbidea adostu dugu, eta horri berriak zabaldu ditugu, esaterako, sarrera, ematekoak, aktak eta materialak. E-2-rekin hasiz, hau da, hasierako informean, mapa kontzeptuala egin dugu, egoeran inplikatzen diren elementu guztial elkarerlaxionatzen. Baita, “zer egingo dut nik IKTak ikasgelan txertatzeko?” galderari erantzun diegu, egoera ikusita. Gero 5.3. puntua, hau da, egoeraren azterketa puntua landu dugu. Puntu honetan, kronograma bat egin eta gure “sites”-era igo dugu. E-3-an  gaitasun digitalen mapa bat landu dugu; baita bibliowebgrafia ere eta bi gauza hauek, gure espazioan sartu ditugu. Proiektuarekin jarraituz, bakoitzak "delicious" kontu bat zabaldu egin du eta beraz, gai honekin langunduko gaituzten helbide guzti horiek "delicious"en gorde ditugu guretzako errazagoak izan ditzaten hauek kontsultatzeko orduan. Gainera, ondo etorri zaio lanari horrela bakoitzak indibidualki zerbait aportatu diolako taldeari eta horretan datza gu talde lanean jartzea. Gainera, delicious plataforma ikaragarria da eta denek esan dugu jada gehiago erabiliko dugula urteekin zein kurtso honetan ere.


2015eko Azaroaren 26an eta 27an
Proiektuarekin jarraitu dugu, aste honetan, 5.6. puntuarekin hasi gara. Taldekide bakoitzak, sarean dagoen materiala aztertu dugu eta ikasle-gidan eman dizkiguten estekak trasteatu ditugu. Ondoren, sartu genituen estekekin eta helbide hauetako hautatu ditugun estekekin, guztira zazpi helbide gorde ditugu Delicious-en. Gero, horietako bat aukeratu eta esteka horri buruz, txantiloia egin dugu. Drive-era igo ditugu guztiak eta azkenik, sites-era igo ditugu, entregagai moduan.
Etxean, 5.7. puntua jorratu beharko dugu. Hau da, Web 2.0.-ko aplikazio bat aukeratu eta honi buruz, informazioa bilatu. Baita ere, DAL astea etortzen denez, 5.8. puntua, hau da egoera berdefinitu beharko dugu etxean.


2015eko Abenduaren 3an eta 4an
DAL astea izan da.


2015ekoAbenduaren 10ean eta 11an
Aste honetako ostegunean, klase hasieran IKT irakasgaiaren galdetegi bat bete dugu. Gero, IKT proiektuan sartu eta etxetik 5.8. puntua eginda ekarriz gero, 5.9. puntua guztion artean hasi gara egiten. 5.9. puntuan, materiala diseinatu behar izan dugu, hau da, ikasleekin erabiliko ditugun baliabideak adostu eta lanari ekin diogu. Hurrengo ostiralerako, puntu honen aurkezpena egin beharko dugu klasearen aurrean, hau da, 5.10. puntua jorratu.

Ostiralean, robotikako hitzaldi bat eduki dugu, “Robotika irakaskuntzan (BQ)”. Hitzaldi honetan, BQ markako profesional bat etorri da eta gai honi buruz hitz egin digu. Hitzaldiaren gustuko eta ezagutza erakitzeko baliagarriak diren hainbat esaldi kopiatu ditut. Esaterako,
  • Programazioa, elektronika, mekanika eta 3D diseinuaren oinarriak SAMURRAK eta, aldi berean, ERAKARGARRIAK bihurtu.
  • HEZKUNTZ EKOSISTEMARI esker, produktu teknologikoak ezagutzetik, produktu teknologikoak sortzea.
  • Robotika eduki baino gehiago baliabide bezala: baliabideak IKASKUNTZA PROSEZUEN mesedean erabili.
  • Helburu nagusia erronka dibertigarriak suposatzen duten SORMEN PROIEKTUAK taldean burutzea.
Gero, teoria praktikara eraman dugu eta berak utzitako materialekin eta ordenagailuarekin, plaka batzuk programatzen egon gara BITBLOQ programarekin, baita DIMO programa ezagutu dugu. Oso interesgarria iruditu zait hitzaldi hau, batez ere, zein helburuarekin egin den; hau da, irakaskuntzan sartu behar dugu gero eta gehiago, gaitasun asko lor ditzakegu eta.


2015eko Abenduaren 17an eta 18an
Hau gure azken astea izan da irakasgai honetan. Beraz, azken txanpan egon gara eta gure azkeneko proiektua aurkezteko egunak izan dira.
Ostegunean, gure proiektuari azken xehetasunak eman genion eta lehenengo taldea berea aurkeztu zuen.
Ostiralean, gainerako taldeak aurkeztu genuen gure azken proiektua. Aurkezteko bigarren taldea, gure taldea izan zen, IKT-roak. Gure proiektua blog batean eta zenbait aplikazioetan oinarritu da. Hirugarren taldea, proiektua burutzeko, bideojoko batean oinarritu dira. Laugarrena, haien proiektua azaldu dute nahiko argi eta azken taldearen proiektua, ariketak egiten datza, ariketa hauek burutzeko, zenbait aplikazio erabiliko dituzte, esaterako, Youtube, Poxton, Movie Maker...

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina