2015(e)ko azaroaren 12(a), osteguna

KULTURA TXINATARRA

KULTURA TXINATARRAREKIN JARRAI DEZAGUN!

Txina, ofizialki Txinako Herri Errepublika, ekialdeko Asiako estatua da, munduko jendetsuena: 1.340.000.000 biztanle, munduan bizi diren 5 pertsonatatik bat. Munduko laugarren herrialderik handiena da, CIA World Factbookaren arabera, eta hirugarrena, Indiak eskaturiko lurraldeak baina Txinak administratzen dituenak kontuan hartuz gero.
Munduko potentzia ekonomikorik handienetariko bat da eta Asiako ekonomiaren motorretako bat. Hamalau herrialderekin du muga eta Beijing (Pekin) du hiriburua.


Txinatar hizkuntza, hau da, txinera edo hizkuntza senitiarrak hizkuntza bat edo hizkuntza familia bat kontsidera daitezke, eta jatorriz han etniaren hizkuntzak dira. Hizkuntza sino-tibetarren adar bietako bat da. Munduko populazioaren seiren batek, 1.300 milioi pertsona inguruk, txineraren formetako bat darabil ama-hizkuntza lez. Hizkuntza familia bezala, txinerak 1,2 mila milioi hiztun inguru ditu; mandarinerak bakarrik 850 milioi hiztun inguru ditu, munduko beste edozein hizkuntza gaindituz.

Letra txinatarrak
Ahozko txinera bere barne desberdintasunengatik da ezaguna, halere, aldaera guztiak dira tonalak eta analitikoak. Sei eta hamabi talde erregional bitartean dago (sailkapen eskemaren arabera); handiena mandarinera da (850 milioi pertsona), jarraian wu aldaera legoke (90 milioi), ondoren min mintzaira (70 milioi) eta azkenik kantonera (70 milioi). Ahozko txineraren era estandarizatua mandarinera estandarra da, Beijing hiriko dialektoan oinarritua. Hau, Txinako Herri Errepublikako eta Txinako Errepublikako hizkuntza ofiziala da, eta baita Singapurreko lau hizkuntza ofizialetako bat ere.

Txinako arteak bi kontzeptu ezberdin barnebiltzen ditu. Alde batetik kaligrafia artetzat dute, eta beraz estetika oso loturik dago kaligrafiak berak adierazi nahi duen hitzarekin. Bestalde zein materialatan egina dagoen ere garrantzi handia du. Horregatik brontzea, jadea, keramika eta terrakota erabiltzen dira artelanak egiteko, hala nola, egunero erabiltzen diren beste material batzuk (lakak, zeta, egurra...).
Garrantzi handia dute Ming dinastiako keramikek eta bertan egiten diren marrazkiak. Hainbat dinastien garaian ere, eskultura garrantzitsuak egin dira eta arkitekturak ere garrantzi handia izan du hainbat eraikinetan, Debekatutako Jauregia kasu.
Zetan eginiko Txinatar koadroa
Xianggi jokoa


Txina gaur egun potentzia handi bat da hainbat kiroletan eta bereziki ping-pong, badminton eta boleibolean. Xakea, Go eta Xiangqi jokoek jokalari ugari dituzte eta norgehiagokak antolatzen dira.

Txinak guztira Joko Olinpikoetan 278 domina irabazi ditu 1984tik.
Barne Mongolian eta Tibeten zaldiekin harremanetan dauden herri-kirolak jokatzen dira.

Txinako musika tradizionala oso antzinako musika da. Txinatar kulturaren sorrerarekin hasi zen, Zhou Dinastian (1122 a. C.- 256 a. C.). Gaur egun musika tradizionala mantentzen da. Musika erlijioan, politikan eta ospakisunetan erabiltzen zen. Qin emperadorea (221 a. C.- 207 a. C.) musika kontrolatu zuen baina gehien bat musika jaietan erabiltzen zen. Denborarekin estiloa aldatzen joan zen eta operan eta antzerkian erabiltzen hasi zen. Musika beti izan zen garrantzitsua Txinan baina musikoak ez. Musikoak egoera txarretan bizi ziren eta ez zuten diru asko lortzen. XIX. mendean txinatar musika zabaltzen hasi zen eta 40. hamarkadan komunistak abesti tradizionalak erabili zuten jendea erakartzeko. Gero, errepublikarekin, musika popularra pornografikoa zela esan zen eta gobernuaren menpe gelditu zen. Mao presidentearen heriotzarekin musika estilo berriak ezagutzen hasi ziren: elektronikoa, pop,...
Abeslari txinatar batzuk:
-Alan: Abslari Txinatarra da eta momentu honetan Japonen bizi da. 2005ean bere lehen lan diskografikoa atera zuen: "Indie". Otsailan, 2an hain zuzen, single berri bat atera zuen"gunjou no tani". Abesti hau ez zuen bakarrik egin, cocco-rekin (beste abeslari bat) egin zuen. Cocco egin zuen abesti osoa baina biak abesten zuten. Martzoak 4an bere lehen diska atera zuen" voice of earth".
-Bobo Chan: Abeslari honek, aktoresa ere bada. Bere lana arrizkuan jarri zuen hainbat arazo izan direla eta.

Txinatar gastronomia munduko gastronomia zaharrenetarikoa da eta mundu osoan zabalduta dago. Txinako lurralde askotan agertu zen eta mundu osora zabaldu zen, Asia, Amerika eta Europa osora .
Janari txinatarra
Oinarrizko osagaia arroza da. Txinako erregio askotan dagoelako, baina inportantzia handiagoa du Txinako hegoaldean. Alderantziz, garian oinarritako janaria komunagoa da Txinako iparraldean. Zopa gehienetan jatorduaren amaieran ematen dira jangura kentzeko. Ia ez dago barazkijaleak Txinan eta direnak budistak dira. Budistek ez dute janari gordinak jaten bere hondakinekin ongarria egiten dutelako.
Behinola jangura asko egon zenez Txinan, txinatarrek animalietako parte guztiekin egiten dute errezetak. Tea Txinako edari kontsumituena da. Tradizioz, garagardoa eta alkohola gordetzen dira festentzat eta ospakizunentzat. Eguneroko janarietan, ez dira edariak jartzen eta jankideak bere egarria kentzen dute zopekin eta saldekin. Ez da esnea erabiltzen janaria prestatzeko, Txinako jende asko intolerantzia daukalako. Txinan ez da ohikoa postre batekin amaitzea janaria. Janari geza gehienetan janarien erdian sartzen da. Postretzat hartu al dugunetatik asko frijituak dira eta babarrun pasta gorri bat (dousha) dute. Matuan eta doushabao dousharekin betetzen da eta gehienetan gosarian jaten da, dousha ere erabiltzen da udare formako ogi txikietan. Beste plater geza Babao Fan (八寶飯) da eta ezan nahi du: arrozko budina zortzi altxorrekin.
Txinatar gastronomian zotzak erabiltzen dira mahi-tresnak bezala janari solidoak jateko eta likidoentzat koilara berezi bat erabiltzen da hondo lauarekin.

Txinako hezkuntzari buruz, esan dezakegu, haurrek ikaragarrizko presioa dutela unibertsitatera heltzeko helburuarekin. Horrek, eskolako urteetan prestaketa on bat lantzea suposatzen du. Horretarako, haurtzaroaren ezinbesteko gauzak egiteari uzten diote; jolasteari, disfrutatzeari, deskantsatzeari ... Hainbeste garrantzia ematen diote hezkuntzari non klase partikularrak dituzten asteburuetan. Gainera, eskolatik ateratzerakoan beste hizkuntzak, musika edota edozein klase gehigarri egiten dituzte.
Hezkuntza Txinan

Haur hauen gurasoen preokupazioa da honen iturri. Hauek eguzkitik eguzkira aritzen dira lanean hilabetean zehar ondo mantendu izan ezinean. Haurrentzat etorkizun hori nahi ez dutenez, zur eta lur aritzen dira haien seme-alaben emaitzak hobetu ahal izateko.

Honi gehitu behar zaio azkenean esfortzu handi honek izaten ohi duen emaitza. Unibertsitatera heltzerakoan, gurasoen eta eskolaren presioa desagertzen da eta haien egunerokotasuna hainbeste aldatzen denez, galduta topatzen dira eta askotan honek haien burua botatzera eramaten ditu.

Benetan pena merezi al du, hainbeste prezio sufritzea haurtzaroari uko egiten diogun bitartean? Ume hauek etorkizunaren finkatu ahal izateko, inoiz bueltatzen ez den bizitzaren etaparik garrantzitsuenetariko bat galtzen dute. Haurtzaroa berreskuraezina da eta bizitzan zehar gogoratuko ditugun gauzak bertan gertatzen dira, beraz, ez da morala etapa honi sorbalda ematea gehiegizko lana egiteko. Izan ere, garai hau gure prestaketa profesionala hasteko den arren, jolasteko eta disfrutatzeko garaia da eta segun eta nolakoa izan den gure haurtzaroa orduan eta modu batez edo bestez izango gara helduaroan; honek, psikologikoki markatzen baikaitu.
Hala ere, badaude umeen eskubideengatik borrokatzen duten gurasoek, baita hauen ongizatea bilatzen dutenak eta ez soilik etorkizunera begiratzen dutenak.

Adituek egoera honen larritasuna adierazi dute. Pertsonen garapen egokia lortzeko adin bakoitzeko beharrak asetu behar baitira. Aisialdia eta ikasketak ez diote bata besteari uko egin behar, baizik eta biak elkartrukatu. Txinatarrek erabilitako metodoa haurren kreatibitatearekin bukatzen du, haurretan frustrazio sentimendua agertzen da eta askotan, lehen aipatu dudan bezala, honek haien burua botatzera eramaten ditu.

ZORIONTASUNA ALA ARRAKASTA?



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina