NOLA IZANGO OTE ZEN MAIA ZIBILIZAZIOA?
Maia Mesoamerikako zibilizazio bat zen. Ezaguna da kolonaurreko Amerikan hizkuntza idatzi erabat garatu bakarra zuelako, bai eta artearengatik, arkitekturagatik, eta matematika nahiz astronomia sistemengatik. Mesoamerikako kronologiaren arabera, aro klasiko aurrekoan (Kristo aurreko 2000. urtetik Kristo ondorengo 250. urteraino) ditu hastapenak; maia hiri askok aro klasikoan (250. urtetik 900. urteraino) izan zuten loraldia; eta aro klasiko ondokoan jarraitu zuen, espainiar kolonizazioak maia zibilizazioa deuseztatu zuen arte.
Emakume maiak |
Emakumeak garrantzitsuak izan ziren maien kulturan, eta gutxi batzuk gobernatzera heldu ziren. Haiek oso garrantzitsuak ziren familiaren ekonomiarako. Familiari laguntzeaz aparte, animaliak hesitzen zituzten. Ekitaldi erlijiosoetara ezin ziren joan, baina batzuetan emakume atsoak, festa batzuetara joan behar zuten derrigorrez.
Ezkontza, gurasoentzat, helburu ekonomiko edo/eta bi familia lotzeko egiten ziren.
Ohituren adibide bat; ezkondu berri dagoen gizon bat, aitaginarrebaren agindupean egoten ziren, kasu batzuetan bost urte iraun ahal zuen aginpide honetan.
Maiak hainbat erritu zituzten. Erlijiosoak, piramideen tenpluetara joaten ziren ospakizunetara, kanpoan, behealdean edo piramidearen aurrealdean. Haien jainkoei eskatzen zieten bizitzako abantailak, osasuna eta bizimodu egokia, oparien eta erritu konplexuen truke.
Haurrak, emakumeak eta urre zatiak botatzen zituzten Cenote Sagradora de Chichén Itzá Chaac jainkoari eskaintza moduan ematen zioten.
Errituak hainbat helburu ezberdin zituen. Dantzatzea ere zen errituetako parte nagusi bat. Gizonak eta emakumeak beraien dantza partikularrak zituzten eta oso gutxitan elkarrekin dantzatzen zuten. Jainkoetara zuzenduta zeuden festak egun zehatzetan ospatzen ziren, Tzolkin izeneko erritu egutegia.
Erritu maia |
Askotan maien idazkera hieroglifiko gisa agertu izan den arren, zeinu fonetiko eta ideogramez osatutako hizkuntza konplexu bat zen, orain oso gutxi arte deszifratu izan ahal ez dena. Hitz egindakoa zehatz paperean adierazi ahal zuen "Mundu Berriko" hizkuntza bakarra zen, garaiko europarrek bere idazkerarekin konpara zezaketen bakarra. Matematikari eta astronomiari buruzko ezagutza handiak izatea lortu zuten, eta berezko egutegia eta idazkera-sistema zuten, oso aurreratuta zeuden arlo haietan.
Zenbakiak, 20 oinarriduna |
Maiek 0 zenbakiaren kontzeptua garatu zuten (ematen duenez, "Mundu Zaharrean" baino mendeak lehenago) eta 20ean oinarritutako zenbaki-sistema bat zuten: zenbaki-sistema hogeitarra. Kalkulu astronomiko ezin zehatzagoak egin zituzten; ilargiaren eta planeten mugimenduari buruzko beraien diagramak begiz inoiz egin diren perfektuenak dira. Maien urtea, gurea baino pixka bat luzeagoa zen, 365 egun eta 25 ordutakoa. Maiek amerikako herri indijen guztien idazkera konplexuena zuten eta idazkera honekin hainbat gauza idatzi zituzten hauek dira horietako batzuk:
- Desireren kodea: XIII. urtean idatzi zuten, astronomiariburuz hitz egiten zuten.
- Parisen kodea: XIII. urtean idatzi zen, asmakizunei hitz egiten zuten.
- Golieren kodea: Oso txarto zainduta dago. Egutegi bat zuen marraztuta.
[Kontsulta 2015-11-11an https://eu.wikipedia.org/wiki/Maia_zibilizazioa tik hartuta.]
Kultura maia hobeto ezagutzeko, Slideshare-tik hartutako diapositiba batzuk jarri ditut:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina